Kaleak hartu dituzte emakumeek Polonian. Abortatzeko eskubidea murrizteko epaiaren aurrean altxatu dira Poloniako hiri eta herrietan.
Greba eguna izan dute aste honetan, eta mobilizazioek ez dute etenik. Maialen Sobrinok azaldu digu bertako testuingurua, eta baita sua piztu duen txinparta zein izan den ere.
Aitor Arruzarekin ere hitz egin dugu, Varsoviako protesta batetik zuzenean.