argia.eus
INPRIMATU
‘Pòlonia’ saioa (besteak beste) arriskuan, Espainiako Ogasunak TV3ri 167 milioi euro eskatu ostean
  • Espainiako Ogasunak Kataluniako Irrati Telebista Publikoari 167,5 milioi euro itzultzeko eskatu dio, 2015 eta 2018 urteen arteko BEZaren prozeduragatik. Hedabidea egoera ekonomiko larrian utzi du erabakiak eta zenbait saio kendu litzake.

Andoni Mikelarena @andonimik 2018ko urtarrilaren 25
Irudia: CCMA

Azken hilabeteetan Euskal Herrian ere ezaguna egin da TV3 Kataluniako telebista publikoko Pòlonia umore saioa. Ostegunero 40 bat minutuko tartea eskaini ohi dute, eta egoera politikoa modu umoretsuan aurkezten dute.

Espainiako Ogasunak duela aste batzuk jakinarazi zuen 167,5 milioi inguru itzultzeko eskatuko ziola CCMAri. 2015 eta 2018 urteen artean Kataluniako Generalitateak onartutako BEZaren prozedura dela eta. Erabaki horrek, aurten TV3ren aurrekontutik 33 milioi euro murriztea eragingo du. Telebista katearen zuzendaritzak adierazi du murrizketa horiek kateaz kanpo dauden ekoiztetxeei  eragingo dela gehienbat.

Polònia, El foraster, Joc de cartes, Preguntes freqüents  edo APM dira arriskuan leudeken saioetako batzuk. Horiez gain atzerriko zenbait delegazio ixteko aukera ere mahai gainean dutela adierazi dute hedabideko iturriek.

Kataluniako ikus-entzunezko sektoreak kate publikoari eskatu diote oraindik ez dezala horrelako erabakirik hartu. Programa horiek bertan behera uzteak Kataluniako ikus- entzunezkoen sektorea epe laburrean desagertzea ekar bailezake. 15.000 lanpostu inguru arriskuan daudela salatu dute.