Azken hilabeteetan legez kanpoko galdeketak, jazarpenak eta eta kolaborazio eskaerak egin dizkietela salatu dute agerraldi batean Ezkerraldeko zenbait gaztek.
Haien ustez, helburua argia da: “Gainontzeko gazte antolatuen inguruko informazioa lortu nahi dute”. Ezkerraldeko gazteak prest agertu dira egoerari “aurre” egiteko eta ohartarazi dute ez direla “kikilduko”.
“Bidegabekeriei aurrez aurre eta tinko erantzungo diegu eta etorkizun hobe bat eraikitzen jarraituko dugu”, esan dute. Ezkerraldeko hainbat elkartek babesa adierazi diete gazteei.
Herrikolorek agerraldiko bideoa egin du: