argia.eus
INPRIMATU
Poliziaren pilotakada baten ondorioz begia galdu zuen Atarrabiako bizilagunaren epaiketa hasi da
  • 5 urteko kartzela zigorra eskatzen du Aingeru Zudaireren akusazioak Espainiako poliziaren kontra, gertutik tiro egin zuela argudiatuz. Fiskaltzak aldiz,absoluzioa defendatu du, polizi oldarraldia neurrikoa izan dela defendatuz. Zudairek azaldu duenez, 2012ko greba orokorraren protestean, Sarasate Pasealekuko lurrean, eserialdi batean zegoelarik jaso zuen pilota tiroa aurpegian. Distantzia laburretik egindako tiroak begia galduarazi zion “eta zentrimetro gutxirengatik” ez zuen bizitza galdu

Euskalerria irratia @fm983irratia 2019ko otsailaren 01

Zazpi urte pasa dira AIngeru Zudairek poliziaren pilotakada baten kolpeagatik begia galdu zuenetik. Salaketa jarri zuen baina oztopoz betetako bidea egin behar izan du azkenean gaur epaitegietara iristeko. Fermin Otamendi, instrukzio epaileak hirutan artxibatu zuen salaketa. Gaur Aingeruk gertatutakoa kontatu ahal izan du epaile aurrean, polizia epaitzen duen bistan. 

Ahotsa.inforen bideoa:

 

 

 

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker.