“Auzokideek sortutako ostatua da gurea eta jazarpenak ez du etenik” salatu dute Iruñeko Iturrama auzoko Ezpala tabernako ordezkariek. Ez da Ezpala elkarteak zabaldutako ostatua jazartzen duten aurreneko aldia. Sarritan, mezu faxistak margotu dizkiete hormetan. Tabernako ordezkariek azaldu dutenez, gainera, polizia espainiarrak Iruñean duen ordezkaritzako brigaden zein Iruñeko udaltzaingoaren jarduna itogarria da beste edozein ostaturen aldean. “Isunak edota miaketak ohiko bilakatu dira” salatu dute.
Azken erasoa gertatu berritan kezka agertu dute. “Nola da posible egun argiz, 30 lagunez osatutako talde batek taberna erasotzea eta ezer ere ez gertatzea?”. Salaketa jarri dute tabernako arduradunek, baina itxaropen gutxi dute Espainiako Poliziaren ikerketan.
Gaurko auzo batzarra deitu dute Iturramako hainbat bizilagunek.