Le Média Pour Vous komunikabide independentekoa da kolpaturiko kazetaria. Larunbateko Parisko Jaka Horien manifestazioaren jarraipena egiten ari zela jaso du aurpegira Poliziaren granada bat.
Kolpatu parrasta bat dago berriz ere Frantziako Jaka Horien manifestazio bukaeran. Tartean, kazetari bat, Julien izenekoa, Poliziaren granada batek aurpegia xehatu diola. Le Média Pour Vous komunikabide independentekoa da kolpaturikoa. Sputnik komunikabideak sarean jarri bideoari esker jakin da ez-beharra.
#SputnikVidéo | La vidéo montrant le moment où un homme portant une insigne PRESS a reçu un jet de projectile sur son masque, le blessant sérieusement au visage #placedItalie
— Sputnik France (@sputnik_fr) November 16, 2019
Pour en savoir plus : https://t.co/NtwQ6gNS4e#Giletsjaunes #acte53 #Paris #ActeLIII #GJ #1anDeColere pic.twitter.com/urrdoNgCxS
Larunbateko Jaka Horien manifestazioaren jarraipena egin ari zela jaso zuen aurpegira Poliziaren granada bat. Salaketa jarriko duela jakinarazi du kazetari gazteak, nahiz eta Polizia auziperatua eta zigortua izateko aukera gutxi ikusten dituela aitortu: “Salaketa jarriko dut, jarri behar delako, baina badakit erantzungo didatela hiriko kamarak itzalita zeudela, gas negargarri gehiegi zegoela edota granada bidalitakoak ez dituztela identifikatu ahal izan...”. Granada bat izan denaren frogak dauzkala dio, granada jaso zuenean filmatzen ari zelako eta bideoak dauzkalako eskura. GLI F4 granada mota liratekeela diote lekuko batzuk.
Sare sozialetan ikustaldi handia jaso arren, Frantziako komunikabideek ez dute aipatu ere egin. Alta, erakusleiho eta autobus geltokien suntsitzeak luze eta zabal komentatzeko denbora hartu zuten komunikabide handi guztiek. Jaka Horien mugimenduari doakionez Frantziako Mainstream komunikabideek duten jarraipen ez neutralaren adibiderik argienetarikoa dugu polizia bortizkeria horren aipamen-eza.
Duela urte bat abiaturiko mugimenduaren 53. hitzordua burutu zuten larunbatean, Paris zein Frantziako hainbat hiritan. Milaka herritar batzen dituen mugimendu soziala da Jaka Horiena, orain arteko antolaketa eredu klasikoa alde batera utzi eta oinarritik loraturikoa, berritasunak ekarriz borroka moldeen zamari. Errepresioarekin erantzuten dio Frantziako Gobernuak.