Ospa mugimenduak segurtasun indarrek herritik alde egin dezaten eskatu du.
Ospa mugimenduak jakinarazi duenez, aurtengo lehen hiru hilabeteetan 142 kontrol zenbat ditu Altsasun. Ilbeltzetik martxo bukaerara arte Ospako kideek zenbatutako kontroletatik 88, % 61,97, Foruzaingoak jarri zituen. Gainontzeko 54 kontrolak, % 38,02, Guardia Zibilarenak dira. Ospa mugimenduak “errepresio indar guztiak” herritik alde egin dezaten eskatu du atzera ere.