argia.eus
INPRIMATU
Poliziak torturatutakoentzat 5,5 milioi dolarreko kalte ordainak emango dituzte Chicagon
  • 1970eko eta 1980ko hamarkadetan poliziak torturatu zituen pertsonei kalte ordainak ematea onartu du Chicagoko (AEB) udalbatzak aho batez. 5,5 milioi dolar (4,4 milioi euro inguru) inbertituko dituzte bizirik dauden torturatuei laguntzeko.

Igor Agirre @igoragirre 2015eko maiatzaren 8a
Pertsona bakoitzak 100.000 dolar arteko ordainsaria jaso ahalko du. (Argazkia: amnestyusa.org).

Pertsona bakoitzak 100.000 dolar arteko ordainsaria jaso ahalko du. Hartutako erabakiak hileta publikoa egitea bermatzen du. Horretaz gain, hainbat zerbitzu eskuratzeko erraztasunak izango dituzte, hala nola, aholkularitza eta doako matrikulazioa hiriko ikastetxeetan torturatuentzat eta gertuko senitartekoentzat.

Hamarkada horietan Midnight Crew (Gauerdiko Taldea ingelesez) izeneko detektibe talde batek “sistematikoki” torturatu zituen 100 afroamerikar baino gehiago 1972tik 1991ra, The Guardianen arabera.