argia.eus
INPRIMATU
Poliziak hainbat ikasle atxilotu ditu Iruñean, LOMCEren aurkako iazko urteko protestekin lotuta
  • Gutxienez hiru gazte atzeman dituzte Nafarroako hiriburuan, desordena publikoak eragin eta aginteari eraso egiteagatik. Iazko martxoaren 17ko greba orokorrean izandako gertaerekin lotura izango luke operazioak. Hiru gazteak jadanik libre daude.

ARGIA @argia 2017ko urtarrilaren 12a

Ikasle Abertzaleak-ek jakinarazi du goizean, etxetik klasera bidean, bi ikasle atxilotu dituela Espainiako Poliziak Iruñean, antza denez LOMCEren kontra 2016ko martxoan egindako greba orokorrean parte hartu eta bertan jazo ziren istiluen harira. Geroago etorri da hirugarren atxiloketa.

Goizean goizetik poliziaren presentzia handia izan da hiriburuko hainbat ikastetxetan. Nolanahi ere, Naiz-ek argitaratu duenez hiru gazteak aske geratu dira dagoeneko.

Ostegun iluntzean elkarretaratzea deitu dute "ikasleen kontrako erasoa" salatzeko, 20:30etan Nabarreria plazan.