Foruzaingoaren eta Guardia Zibilaren 277 kontrol zenbatu ditu Lizarrako Pikutara mugimenduak azken lau hilabeteetan. Urtarriletik martxora bitartean 211 kontatu zituzten.
Lizarrako (Nafarroa) indar errepresiboen aurkako Pikutara mugimenduak, Poliziaren 277 kontrol zenbatu ditu 2019. urteko uztailetik urrira bitartean, Lizarraldeko eskualdean. Haietatik 155 egin ditu Guardia Zibilak, eta 122, Foruzaingoak.
Bestalde, Pikutarak azaldu du "zenbatu gabeko kontrol asko egiten direla, eta zaila dela egiten dituzten guztien berri izatea". Esaterako, "kaleko patruilak" aipatu dituzte.
Urtarriletik martxora bitartean ere, Poliziaren kontrolak kontatu eta jaso zituen Pikutarak eskualdean. Orduko hartan, 211 izan ziren kasuak.