argia.eus
INPRIMATU
Poliziak Apple markako mugikorrak blokeatu ahalko ditu ekitaldi publikoetan
  • Applek sortu duen sistema teknologiko berriaren bidez, gobernuek eta poliziek Apple markako gailuak blokeatu ahalko ditu nahi duenean, informazioarik igorri ez dezaten, argazkiak eta bideoak barne. Sistema honekin zein informazio zabaldu eta zein ez erabakitzeko ahalmena izango dute agintariek edozein ekitaldi publikotan, RT telebista kate errusiarrak dioenez.

2012ko irailaren 06a
Manifestazioaren irudiak Iphone bidez grabatzen.

Blokeoa GPS edo WiFi bidez aktibatuko litzateke eta enpresaren esanetan "gune sentikorretan" erabiliko da. Enpresak "gune sentikortzat" hartzen ditu besteak beste batzarrak, pelikulen estreinaldiak, kontzertuak, ospakizun erlijiosoak eta konferentzia akademikoak.

Baina, horiekin batera, sistema berriaren patentean Applek dio "isilpeko lanean ari diren poliziek edo gobernuaren operazioek eska ditzaketela erabateko blokeo baldintzak".

Applek sistema teknologiko hau justifikatu du esanez, geroz eta jende gehiagok daramala mugikorra gainean uneoro eta honekin ateratako argazki edo bideoek jendeari kalte egin diezaioketela, mehatxu izatera iristeraino.

Bestalde, Anonymousi loturiko hacker talde batek asteartean jakinarazi zuen iPhone eta iPad erabiltzaileen hamabi milioi datu lortu dituztela FBIko agenteen ordenagailu eramangarrietatik. FBIk ordea datuak lapurtu dituenik ukatu egin du eta Applek ere FBIri datuak pasa izana ezeztatu du.