Polizia Nazionalak Alaveseko jarraitzaileei eraso egin zien borraz Iruñean Osasunaren aurka jokatutako partiduaren amaieran.
Alaveseko mila bat zalek ikusi zuten partidua Sadarren eta Osasunak 0-1 galdu zuen. Partiduaren amaieran, alaveseko zaletu talde bat estadiotik ateratzeko eskailerak jaisten ari zela egin zien eraso poliziak. Arabarren protestek ezer gutxirako balio izan zuten, akaso kolpe gehiago jasotzeko. Zaletuetako batek grabatutako irudietan ikus liteke poliziek behin eta berriz egiten dituzten kargak.