argia.eus
INPRIMATU
Gasteizko Olarizuko bizilagunak etxegabetu ditu udalak
  • Goizeko lehen ordutik sarbideak itxi dituzte Udaltzaingoak eta Ertzaintzak, Alea-k jakinarazi duenez. Etxegabetzeen aurkako elkarretaratze zaratatsua deitu dute arratsalderako.

ARGIA @argia 2021eko ekainaren 08a

Olarizun jarraitzen zuten bizilagunak beren ondasunak ateratzen hasi dira dozenaka polizia kanpoaldea inguratuta zuten bitartean. Noticiasdealava.eus-en arabera, udaleko iturriak aipatuz, bi etxebizitzetan soilik zeuden bizilagunak desalojoa hasteko orduan. Poliziarekin batera udaleko langileak ere heldu dira Olarizura, aurreikusita dagoen etxebizitzen eraisketa prestatzeko, iturri ezberdinek zabaldu dutenez. Iragan ostiralean jakinarazi zien Udaltzaingoak Olarizuko etxe okupatuetako bizilagunei astelehenera arteko epea zutela eraikinak borondatez uzteko, eta egin ezean asteartean indarrez etxegabetuko zituztela.

Etxegabetutako bizilagunetako bat, bere ondasunak etxetik atera berri. Argazkia: alea.eus.

 

Mobilizazioa etxegabetzeen aurka

Astearte arratsalderako kontzentrazio zaratatsu baten deialdia zabaldu du Gasteizen Inor ez Etxerik Gabe ekimenak, etxegabetzeen aurka eta bizilagunei elkartasuna adierazteko.