argia.eus
INPRIMATU
Polizia gehiegikeriek matxinadak piztu dituzte Frantziako hainbat auzo txirotan
  • Apirilaren 18an Villeneuve-la-Garenne auzoko gazte batek moto istripua izan zuen poliziak probokatuta eta horrek piztu ditu suteak eta haserreak hainbat auzo popularretan. Orokorki, auzo horietako biztanleek azkarki bizi dituzten diskriminazio eta desberdintasun sozio-ekonomikoak areagotu egin dira konfinamenduarekin. Giza eskubideen arloan dabiltzan hainbat egiturek salatu dituzte poliziaren gehiegikeriak.

Jenofa Berhokoirigoin @Jenofa_B 2020ko apirilaren 21

Motoz zihoala, justu ondotik pasatzerakoan autoko atea ireki du poliziak, gaztea bortizki joz eta istripua eraginez. Frantziako auzo txiroetako biztanleek pairatzen duten polizia bortizkeriaren adibide berria da hau. Aldi honetan, ordea, ezin gordetakoa, herritar batek eszena filmatu duelako:

 

Salaketa jarri du gazteak apirilaren 20an.

Irudiek haserrea piztu eta matxinadak eragin dituzte apirilaren 18 horretan, biharamun gauean Frantziako beste hainbat auzoetara ere zabaldu direlarik matxinadak. Poliziaren parean, su-ziriak erabiltzen dabiltza. Besteak beste, Parisko hainbat auzotan, Lyonen eta Tolosan izan dira protestak.

 

Polizia gehiegikeriak konfinamenduan ere

Polizia gehiegikeriak biderkatuz doaz auzo popularretan eta bertakoen haserreaz gain, giza eskubideen arloan dabiltzan hainbat egituraren kezka ere piztu dute. Hala nola, Frantziako Abokatuen Elkarteak, Human Rights Watch zein Giza Eskubideen Ligak salatu dute poliziaren jokaera: "Larrialdi sanitario egoerak ezin du Zuzenbide Estatuarekin hausturan izan, larrialdi sanitario egoerak ezin dit justifikatu kontrol diskriminatzaileak eta neurriz kanpoko eta justifikaziorik gabeko bortizkeriaren erabilpena".

Poliziaren gehiegikeriak plazaratzen dituzten bideoak hamarnaka dira sare sozialetan. Besteak beste:

 

Violences policières aux Ulis

QUARANTAINE POUR TOUS. SAUF POUR LES BAVURES ! Nouvelle vidéo de violences policières liées à des "contrôles" d'attestation de déplacement. Récit de Sihame Assbague qui a tenté d'en savoir plus sur cette bavure : Cette fois, ça se passe aux Ulis (91), le 24 mars 2020. Sur cette vidéo, Sofiane, 21 ans, violemment interpellé par des agents de la BAC. Livreur pour Amazon, il sortait du domicile de son père & se rendait au travail. Sur sa route, Sofiane aperçoit des policiers. « Pris de panique » parce qu’il a oublié son attestation, il rebrousse chemin & se met à courir. Les agents se lancent à sa poursuite & finissent par le rattraper. La suite est sur la vidéo. « Ils l’ont défoncé » raconte un témoin. La mère de Sofiane ne décolère pas : « Il n’avait pas à fuir, d’accord, mais ça ne justifie pas toute cette violence. Ils l’ont tabassé, torturé. On nous parle de dialogue. C’est ça, le dialogue ? Et pourquoi l’emmener sous le porche ? Pourquoi ? La colère est d’autant + grande que la maman elle-même a été contrôlée et verbalisée...alors qu’elle emmenait son fils à l’hôpital pour les blessures infligées par des policiers. Il faut s’imaginer cette scène. « On nous a traités comme des moins que rien » raconte-t-elle. « On ne peut pas laisser passer ça, on peut pas accepter cette violence. » La mère de Sofiane a décidé de porter plainte. Pour lui & pour toutes les autres victimes de violences policières. Aux Ulis (mais pas que), l’état d’urgence sanitaire semble avoir exacerbé les tensions.

Posted by Cerveaux non disponibles on Thursday, March 26, 2020

 

Konfinamenduak areagotu egin du hamarkada luzetan bizi duten diskriminazio eta bortizkeria sistemikoa. “Poliziaren gehiegikeriak Frantziako auzo txiroetan” erreportajea publikatu zuen ARGIAk, errealitate horren berri emateko.

Kazetari bat bortizki jipoitua

Istiluen jarraipena egiten ari zela, poliziak bortizki jipoitu du Taha Bouhafs kazetaria. Eszena filmatua izan da eta sare sozialen bidez eman da horren berri:

Jatorriz Aljeriakoa, arrazismoaren kontrako militantea ere da Bouhafs. Besteal beste, Là-bas si j´y suis komunikabidearentzako dabil lanean. Ez da jazarpena bizitzen duen lehen aldia: 2019ko ekainean bortizki jipoitu zuen poliziak, papergabeen ekimen bat kubritzen ari zela eta 2020ko urtarrilean berriz atxilotu zuten, Emmanuel Macron presidentea antzoki batean zegoela jakinarazi zuelako sare sozialen bidez –informazioa jakin bezain laster, hamarnaka herritar bertaratu ziren, dimisioa eskatuz eta protesta burutuz–.