argia.eus
INPRIMATU
Polizia etxe eta epaitegietako garbitzaileek protestan jarraitzen dute
  • Garbialdiko langileek manifestazioa egin dute Tolosan; 252 egun daramatzate greban, soldata arrakalarekin amaitzeko eskatu dute, beste behin.

Tolosaldeko Ataria @tolosaldeataria 2019ko maiatzaren 29a

Epaitegietako eta polizia etxeetako langileek ia zortzi hilabete eta erdi daramatzate greban, soldata arrakalarekin noiz amaituko. Gaur goizean, Tolosako polizia etxe parean elkartu dira Garbialdiko langileak eta epaitegitik hasita manifestazioa egin dute Tolosan zehar.

Albiste hau Tolosaldeko Atariak argitaratu du eta CC-By-SA lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.