argia.eus
INPRIMATU
Polizia eta Guardia Zibil gehiago nahi ditu De Andresek EAEn
  • Javier de Andresek, Espainiako Gobernuko delegatuak EAEn, esan du Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak azken urteetan EAEn murriztutako pertsonalaren parte bat berreskuratu nahi duela.

Maddi Txintxurreta @mtxintxurreta 2018ko otsailaren 14a
(Arg: Naiz)

2011n ETAk jardun armatua bukatu zuenetik, Espainiako indar polizialen kopurua  %20 jaitsi da EAEn, 4.611 Espainiako Polizia agente eta guardia zibil izatetik 2.751ra. De Andresek Espainiako Barne Ministerioari eskatu dio datozen Enplegu-Eskaintza Publikoetan EAEn Polizia eta Guardia Zibil bezala jarduteko aukerak ematea, “Ertzaintzak bere promozioen bidez egiten duen modu berean”. Bestalde, De Andresek krisi ekonomikoari egotzi dio indar polizialen kopuruaren jaitsiera, ez ETAren jardun armatuaren amaierari.

Eusko Jaurlaritzak, berriz, Polizia eta Guardia Zibilen kopurua gehiago murrizteko eskatu du. Iñigo Iturrate EAJko parlamentariak Javier de Andresi erantzunez esan du indar polizial gehiegi dagoela EAEn, eta Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak “bigarren mailako lanak” besterik ez dituztela betetzen.