argia.eus
INPRIMATU
Atentatu jihadista
Polizia bat hilik, hiltzailea eta beste hiru pertsona zaurituak izan dira Parisko Elisioetan
  • Estatu islamikoak eraso egin du bart Parisen, Elisio Jauregitik hurbil, François Hollande presidenteak eraso terroristatzat jo du atentatua. Berean polizia bat eta erasotzailea hilik izan dira.

Mikel Asurmendi @masurmendi 2017ko apirilaren 21a
Erasotzaileek Presidentearen Elisio Jauregitik hurbil egin dute erasoa.

Erasoa kanpainaren azken egunaren atarian izan da. Hildako polizia eta hiltzaileaz –ustezko jihadista– gain, beste bi polizia zaurituak izan dira. Erasotzaileak kalachnikovez egin du tiro. Azken berrien arabera, Estatu Islamistak bere izena ezagutzera eman du. Abu Yussef da, belgikar nazionalitatekoa.

Azken unean jakin izan denez, baliteke Abu Yussef izatea ihes egin duen erasotzaileetako bat. Hildakoa berriz, identifikatu gabeko hiltzailea litzateke, hildakoaren kidea. Alabaina, orain berri, Abu Yussefek berak bere burua aurkeztu du komisaldegi batean. berriak Beraz, albidetak nahasgarriak dira oso.

Dena den, erasotzaileak bi izan omen dira, presondegian izandakoak, poliziak fitxatuta bide zituen. Emmanuel Macron, François Fillon eta Marine Le Pen presidentziarako hautagaiek bertan behera utzi dute kanpaina.