SDAT polizia judizialak goizaldean burutu du atxiloketa, eta Tolosara (Okzitania) eraman dute atxilotua. Poliziak hamabost pertsona atxilotu ditu Frantziako hamar tokitan operazio berean, baina ez du azaldu zer leporatzen dieten atxilotuei. Polizia operazioa salatzeko elkarretaratzea eginen dute arratsaldean 18:30ean Baionako herriko etxearen aitzinean.
Euskalirratiak-ek eman du berria. Hedabideak argitaratu duenez, goizeko 6:00etan atxilotu du gaztea Poliziak. Gurasoen etxean atxilotu dute herritarra eta zuzenean eraman dute Tolosara, galdekatzeko. Atxiloketa salatzeko elkarretaratzea eginen dute arratsaldean, 18:30ean Baionako herriko etxearen aitzinean.
Frantzia mailako operazioa
Baionako atxiloketa Frantzia mailako operazio zabalago baten parte da, Euskalirratiak argitaratu duenez. Estatuaren hamar toki ezberdinetan hamabost herritar atxilotu ditu Poliziak, baina ez du zergatien edo balizko frogen inguruko argibiderik eman.
[? AZKEN ORENEKOA] Polizia judizialeko SDAT zuzendaritzaorde antiterroristak pertsona bat atxilotu du gaur goizean Baionan. Goizeko 6:00etan haren etxea mihatu dute, eta Tolosara (Okzitania) eraman. Oraino ez da argi zein den atxiloketaren arrazoia. pic.twitter.com/4WCgixp991
— Euskal Irratiak (@euskalirratiak) June 5, 2023