argia.eus
INPRIMATU
Poeta palestinar bat espetxeratu du Israelek Facebooken olerki bat idazteagatik
  • Darin Tatour poeta palestinarrari bost hilabeteko espetxe zigorra eta sei hilabeteko inhabilitazioa ezarri dizkiote, Israelen okupazioa salatzen duen olerki bat Facebooken idazteagatik, Maan berri agentzia palestinarrak argitaratu duenez. Epaile israeldarrek "erakunde terrorista gorestea eta sustatzea" egotzi diote.

Lander Arbelaitz Mitxelena @larbelaitz 2018ko abuztuaren 02a
Darin Tatour artxiboko argazki batean (Argazkia: Activestills)

Tatour lehendik ere bi urte eta zortzi hilabetez izan zuten espetxean eta etxeko kartzelaldian, poemak idazteagatik.

Erabakia "injustua" iruditzen zaiola erantzun du eta ez dagoela bera epaitzeko arrazoirik ere. Hala ere, epaiak ez duela harritu gaineratu du poeta nazaretarrak.

Esan du ez duela Israelgo justizia sisteman konfiantzarik eta bere atxiloketak motibazio politikoak dauzkala salatu du: "Demokrazia soilik jende mota bati aplikatzen zaio herrialde honetan", adierazi du Israelen palestinarrek bizi duten diskriminazioa salatuz.

Tatour aurretik 2015eko urrian atxilotu zuten "biolentzia sustatzea eta erakunde terroristari babes ematea" egotzita. Literatura arabiarrari buruzko ArabLit webgunean ingelesez irakur daiteke zigortu duten poema: "Aurre egin, nire herria, aurre egin".

Poesia ez da krimena dioen kanpaina.