Zazpigarren urtez euskarazko poesiaren inguruko topaketa egingo dute hilaren 17an eta 18an Ean (Bizkaia). Euskarazko poesiaren ingurua hausnartu, bazterrak harrotu, eztabaida piztu eta pentsabidea sustatzea du helburu Poesia Egunak ekimenak. Mahai-inguruak, hitzaldiak eta errezitaldiak egongo dira. Besteak beste, Iñigo Aranbarri, Anari, Jose Luis Otamendi, Omar Nabarro, Iban Zaldua, Maria Josep Escriva, Anjel Erro, Igor Estankona eta Oier Guillan izango dira Ean.