argia.eus
INPRIMATU
Podemosek “aldaketaren martxa” deitu du urtarrilaren 31rako
  • Manifestazioa antolatu du Podemosek Madrilen urtarrilaren 31rako, “2015ean jendearen gobernu bat egongo dela esateko”.

Nerea Ibarzabal Salegi 2015eko urtarrilaren 13a
Podemos jaio zenetik urtebete igaro denean, “aldaketa politikoa posible dela” erakutsi nahi dute. (Arg: F. Sanchez)

Pablo Iglesias alderdiko idazkari nagusiak asteartean adierazi duenez, hilabete amaierako manifestazioa “ez da Gobernuari ezer eskatzeko, ezta protesta egiteko ere”. Podemos jaio zenetik urtebete igaro denean, “aldaketa politikoa posible dela” erakutsi nahi dute.

La Mareak jaso duenez, “indar erakustaldi bat” izango da, Podemos gogor kritikatu duten komunikabide eta alderdiei zuzendua.

Cibelesen hasiko da manifestazioa, eta Sol plazan amaitu. Iglesiasen hitzetan, “Espainiako aldaketa politikoaren ikurra da” Madrilgo toki hori. Besteak beste M15eko kanpaldiak bertan hasi ziren.