EH Bilduk Billy El Niño polizia frankistaren zerbitzu-orria publiko egiteko eskaera egin zuen atzo, otsailaren 4a, Espainiako Estatuko Kongresuan. Eskaera ez da onartua izan, PSOEk, PPk, Ciudadanosek, Voxek eta Podemosek kontrako botoa eman dutelako. Azken honek barkamena eskatu du egindako “akatsagatik”, eta beste bozketarik bada, baiezko botoa emango duela adierazi du.
Zalaparta sortu du Podemosen ezezkoak parlamentuan, alderdia behin baino gehiagotan mintzatu izan baita torturatzaile frankistaren aurka. Ezezkoaren aurrean EH Bildu, ERC edo BNG bezalako alderdiek azalpenak eskatu dizkiote Iglesiasen alderdiari, eta horren ostean, Espainiako presidenteordeak barkamena eskatu du Twitter bidez.
Hoy nos hemos equivocado en la junta de portavoces y no hay excusa que valga. Las víctimas del torturador Pacheco no merecen vernos fallar. Las buenas intenciones no justifican errores como este. Por suerte podemos rectificar. Mis disculpas avergonzadas a las víctimas https://t.co/FsqmDbXdJ7
— Pablo Iglesias 🔻 (@PabloIglesias) February 4, 2020
Alderdiak "lotsaz" eskatu du barkamena, akatsa izan dela onartuz eta berriz bozkatzen denean baiezkoa emango diola esanez. Ezezkoa emateko arrazoi bakarra eskaeraren legaltasuna zalantzakoa izan dela azpimarratu du, eta zalantza argituta, azaldu du frankistaren zerbitzu-orria argitaratzeko bakarrik ez, honek dituen kondekorazioak kentzeko lanean jarraituko duela.