argia.eus
INPRIMATU
Podemosek herritarren hautagaitzak babes ditzake 2015eko udal hauteskundeetan
  • Pablo Iglesias bozeramaile duen Podemos alderdiak 2015eko udal hauteskundeetan nola parte hartuko duen erabakiko du udazkenean. Baliteke alderdi gisa aurkeztu ordez, herritarren hautagaitzak babestea “behar adinako ziurtasuna” daukatenean.

ARGIA @argia 2014ko uztailaren 30
Pablo Iglesias bozeramaile duen alderdiak herritarren hautagaitzak babestuko ditu 2015ean, "bermeak" dauden kasuetan (argazkia: Marta Jara).

Adibiderik garbiena Bartzelonakoa da. Ada Colau PAH plataformako bozeramaile ohia buru duen Guanyem Barcelona hautagaitzaren alde egin dezake Podemosek, bere zerrenda aurkeztu ordez.

ElDiario.es-ek argitaratu duenez, udazkenean hartuko dute behin betiko erabakia, baina alderdiaren talde sustatzaileak jada hitz egin du gaiaz eta ondorioak prest ditu opor osteko zita horretarako.

Onurak baino arriskuak antzeman dizkiote udal hauteskundeetan parte hartzeko aukerari: “Paratxutistak saihestu nahi ditugu. Ezin ditugu zerrendak osatu erabateko bermerik gabe”, esan dio talde sustatzaileko kide batek aipatutako webguneari.