Gaur egun hauteskundeak eginez gero Podemos litzateke garaile bozen %27,7 lortuta, El Paísek egindako hauteskunde emaitza hurbilketa baten arabera.
PSOE bigarren indarra litzateke bozen %26,2rekin eta PP hirugarrena %20,7rekin. Izquierda Unidak eta UPyDk %3,8 eta %3,4 lortuko lituzkete hurrenez hurren. %36,8k berriz, abstentzioa aukeratuko luke.
%91k uste du Espainiako egoera politikoa txarra edo oso txarra dela. Podemos bozkatuko dutela diotenen artean berriz, %42k dio arrazoia desengainu sentsazioa dela.
Hurrengo astean argitaratuko ditu CISek datuak.