argia.eus
INPRIMATU
PODCAST #69 | Robotak Libian estreinatu dira gudari autonomo gisa, gizakiei tiro egitea beren kasa erabakiz
  • Joan den martxoan drone batek autonomoki egin die eraso gudari humanoei, Nazio Batuen Erakundeak iragarri duenez. Libiako gerra zibilean gertatu da, Tripoliko gobernuak darabiltzan robot turkiarrek hainbat soldadu arerio hil eta gainerakoak ihes egitera behartu dituztenean. Gizakiaren aginduen zain egon barik gerra egiten duten roboten aroan sartu gara. Aro berri bat, kezka larriz beteta abiatu dena.

Pello Zubiria Kamino @pellozubiria Eneritz Arzallus Alustiza 2021eko uztailaren 16a

Entzun saioa osorik:

 
Ikusi programaren teaserra: