argia.eus
INPRIMATU
PODCAST #33 | Frantzian gertatzen dena ez da arrazakeriaren kontrako borrokaren “amerikartzea”
  • Frantziako poliziaren arrazakeriaren gaia aktualitatean kokatzea lortu du Egia eta Justizia Adamarentzat izeneko komiteak. Poliziak Adama Traore hil zuen 2016ko uztailak 19 hartaz geroztik egindako lanaren emaitza da gaur egun Frantziako kaleetan gertatzen ari dena. Borroka antiarrazistaren “amerikartzea” dela esatea, arazoaren parean itsu izaten segitzea da. Frantziako Estatuan hemeretzi lagun hil eta beste 117 larriki kolpatu zituen poliziak iaz. Eta hiri inguruetakoek eguneroko ogi dituzte polizia gehiegikeriak eta arrazakeriak. Gaian sakontzeko, entzun Jenofa Berhokoirigoinekin egin dugun irratsaioa eta irakurri bere artikulua lotura honetan.

Jenofa Berhokoirigoin @Jenofa_B Eneritz Arzallus Alustiza 2020ko uztailaren 08a

Saioa osorik entzuteko:

 
Programaren teaserra ikusteko: