Herritarren nahiaren kontra eginez eta nazioarteko finantza instituzioen aholkuei bizkarra erakutsiz, bere nahia gauzatu du Nayib Bukele presidenteak: El Salvadorreko moneta ofiziala bihurtu da bitcoin izeneko diru birtuala. Estatuek kontrolatuko ez zuten moneta zuten amets kriptodiruen oinarrian ziren anarko-kapitalistek. Helburua lortu dute, ultra-liberalismoan gara, eta espekulatuz aberastu nahi luketenen paradisua ere osatu dute. Anitz irabazi daiteke bitcoinekin, baina anitz galdu ere. Goiz ala berant burbuila espekulatiboa lehertuko dela diote ekonomialari anitzek.
Entzun saioa osorik:
Irakurri Jenofa Berhokoirigoinen erreportajea lotura honetan.