argia.eus
INPRIMATU
PODCAST 2x29 | Papergabeen lan-indarraren xurgapenari esker ere dabiltza aitzina banaketa plataformak
  • Hainbat ikerketa kazetarik plazaraturikoa baieztatu du Bruselako Enpleguaren Ikuskaritzak: guneka, plataforma numeriko erraldoientzat dabiltzan banatzaileen erdia baino gehiago papergabea da. Flexibilitatea muturrera eramanik, langileen eskubideen bermea saihesteko tramankuluak dauzkate Uber Eats eta Deliveroo gisako konpainiek –tartean langile autonomo gisa jarduten dutelako banatzaileek–. Lan baldintza kaskarren zerrendan beste bat gehitzen zaio, ordea, papergabeari: plataformarako sarbidea paperak dauzkan bati erosiz eta pagaren zati bat honi banatuz, esplotatua are esplotatuago dago. Uste baino orokortuagoa dugun errealitate honen inguruan artikulua idatzi du Jenofa Berhokoirgioinek eta saio honetan eman dizkigu xehetasunak.

Jenofa Berhokoirigoin @Jenofa_B Eneritz Arzallus Alustiza 2022ko ekainaren 07a

Entzun saioa osorik:

 
Ikusi programaren aurrerapen bideoa: