argia.eus
INPRIMATU
PODCAST 2x28 | Kukuak huts egin digu aurten: ezin ote dugu ezer egin haren kanta berreskuratzeko?
  • “Kukuak kantatzen du maiatzean ku-ku” ikasi genuen kantatzen umetan, baina maiatzetik maiatzera bakanduz datoz hegazti horren hotsak. Ornitologoek gero eta gehiago argitzen dizkigute txori migratzaile mitikoaren sekretuak, baina aldi berean gizarte industrializatuok zerbait ari gara oker egiten hegaztia suntsitze bidean jartzeko. Kukuari erne egoteko esan digu Pello Zubiriak, bera baita gure biodibertsitatearen kalitatea markatzen duen termometroa. Irakurri hemen ARGIAn idatzi duen artikulua.

Pello Zubiria Kamino @pellozubiria Eneritz Arzallus Alustiza 2022ko ekainaren 01a

Entzun saioa osorik:

 

Ikusi programaren aurrerapen bideoa: