argia.eus
INPRIMATU
PODCAST 2x16 | ‘Laborantza 4.0’ aroa ireki nahi dute, berdez pintatu eta produktibismoarekin segitzeko
  • Laborantza hirugarren iraultzara sartzera omen doa. Lehena XVII. eta XVIII. mendeetan gertatu zen, lugorrien bukaerarekin eta lurra gehiago ustiatzeko logika eta ekoizpen-teknika berrien garapenarekin; bigarrena, XX. mendean, mekanizazioarekin eta ongailu zein produktu fitosanitario kimikoen zabalpenarekin. Hirugarrena bidean dela diote hainbat instituzio, sindikatu eta multinazionalek –edo behintzat, bidean nahi lukete–. Teknologia berrietan, big data eta algoritmoetan oinarritzen den iraultza dugu. Hau ere garapen iraunkorraren izenean omen dator, eta guzti honetaz aritu zaigu jenofa Berhokoirigoin ARGIAn idatzi duen artikulua oinarri hartuta. 

Jenofa Berhokoirigoin @Jenofa_B Eneritz Arzallus Alustiza 2022ko otsailaren 17a

Entzun saioa osorik:

 

Ikusi programaren teaserra: