argia.eus
INPRIMATU
PODCAST 2x10 | Nekazariekin batera zaindu lurzoru naturala, CO2 biltegi handiena eta biodibertsitate altxorra
  • COP26 biltzarraren bezperan, planeta osoko laborarien bozgorailu izan nahi duen Via Campesina saiatu da klima are gehiago zora ez dadin bere proposamena zabaltzen Hararetik (Zimbabwe): “Aldarrikatzen dugu aitortua izan dadila nekazaritza agroekologikoak, basogintza iraunkorrak eta lurzoruaren erabilera hobeak zenbat lagundu dezaketen gas isuriak gutxitu, karbonoa lurrean bahitu eta erresilientzia eraikitzen”.

    Proposamen honetatik abiatuta aritu gara Pello Zubiriarekin lurzoruak klimari ekar diezaiokeen onuraz, beti ere egoki lantzen bada. Irakurri aste honetan ARGIAn Zubiriak idatzi duen artikulua lotura honetan.

Pello Zubiria Kamino @pellozubiria Eneritz Arzallus Alustiza 2021eko azaroaren 19a

Entzun saioa osorik:

 
Ikusi programaren teaserra: