argia.eus
INPRIMATU
PODCAST #26 | Kapitalismo koloniala mundu osoarentzako
  • Mendebaldeko kapitalismoa egin da mundu osoaren jabe, arerio guztiak erori ostean. Planeta mugatua baldin bada, bere amaierara iritsi ote da kapitalismoa? Ez, dio Xavier Ricard Lanata antropologoak, badauka oraindik konkistatzeko eremu bat: metropoliko lurrak, jendeak eta ondasunak kolonizatzea, hau da, Mendebalde aberatseko jendeok erabiltzea orain arte tropiko urrunetako kolonizatuak bezala. Horra kapitalismo koloniala mundu osoarentzako.

Pello Zubiria Kamino @pellozubiria Eneritz Arzallus Alustiza 2020ko otsailaren 25

Saioa osorik entzuteko:

Programaren teaserra ikusteko: