1972tik 1993ra arte aritu ziren Chlordecone izeneko intsektizida Martinikako eta Guadalupeko banana plantazioetan hedatzen. Produktua minbizi-emaile eta nahasle endokrino zela jakinda ere, erabilpena baimentzeko hautua egin zuen Frantziako Estatuak. Gaur egun osoki kutsatuak dira Frantziaren menpe diren bi irla horiek: lurrak, urak eta herritarrak, guztiak kutsatuta. Borroka ekologista ikuspegi dekolonialistatik eramateko beharra argi uzten du eskandalu horrek.
Saioa osorik entzuteko: