argia.eus
INPRIMATU
“Pobreziarik eta bazterketarik gabeko herri bat” exijitu diote Jaurlaritzari gizarte eragileek
  • Pobrezia eta bazterketarik gabeko herri baten alde manifestua plazaratu dute gizarte eragileek martxoaren 14an, Bilboko La Bolsa gizarte zentruan. Diru Sarrerak Bermatzeko Oinarrizko Errentaren erreformak ekar ditzakeen murrizketei aurre egiteko elkarretaratzea deitu dute martxoaren 21ean, 10:30ean Jaurlaritzaren Bilboko egoitza aurrean (Gran Via 85). Bertan, manifestua Iñigo Urkullu lehendakariari eta Beatriz Artolazabal Enplegu arduradunari bidaliko diete, Eusko Jauralitzaren "Zuzenean" zerbitzuaren bidez.

Estitxu Eizagirre @eeizagirre 2018ko martxoaren 14a
Argazkia: @Argilan
Manifestuaren helburua elkarte eta erakunde anitzen (auzo-elkarteak, gizarte taldeak, sindikatuak) babesa jasotzea da, "bazterketarik eta pobreziarik gabeko herri bat exijitzeko". Dokumentuak bi ideia nagusi hauek aurkezten "ditu berme osoz bete beharko litezkeenak egitear dagoen lege erreforma honetan": Pobrezia amaitu diru sarrera nahikoak ziurtatuz. Eta bazterketa bukatu bergizarteratze tresnak martxan jarriz.
Etorkizuneko gizarte kohesionatua edo apurtua jokoan
Deitzaileek "kezka" adierazi dute Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta arautzen duen 18/2008 Legea aldatzeko prozesuaz: "Egingo dugun inbertsio mailak erabakiko du jendarte kohesionatua, hiritar guztientzako ongizate maila handiko gizartea izango dugun edo jendarte apurtua, zeinetan pertsona batzuk bizitza kalitate handia izango duten eta gehiengoak baldintza duinik gabe bizi iraungo duen".

Gogoratu dute DSBE arautzen duen legeak bi helburu nagusi zituela sorreran: pobrezian bizi ziren pertsonen gutxieneko diru-sarrerak bermatzea, eta hauek gizarteratzea, "horrela Euskadi jendarte kohesionatua izan dadin lagunduz". Eta lege honen erreformak bi helburu nagusi horiek sendotu behar dituela aldarrikatu dute.

EAEko pobreziaren zenbaki gorriak

Eusko Jaurlaritzak egindako 2016ko Pobreziari eta Gizarte Desberdintasunei buruzko Inkestaren arabera pobrezia arriskuan dauden 60.000 pertsonek ez dute Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen eta beste 63.000k jaso arren ez dute pobrezia atzean uzten. Errealitatea hau izanik, manifestuak eskatzen du DSBEren erreformaren xedea egoera iraultzea behar lukeela: "Pobrezia arriskuan dagoen pertsonarik ez geratzea DSBE lortu barik eta DSBE jasotzen duen pertsona pobrerik ez izatea".

Gizarteratzea, "enplegua izan ala ez"
Bazterkeria amaitzea bermatu behar du DSBEren erreformak, deitzaileen hitzetan. Alegia, "pertsona guztien benetako gizarteratzea bermatzea, enplegua izan ala ez". Gogorarazi dutenez, "egungo lan merkatueran egoera txarraren ondorioz, populazioaren %12 langabea da. Bestetik, DSBE
hartzaileen %20 lanean ari da, baina baldintza prekarioetan, eta agerian geratzen da enpleguak ez duela pobre izateari uztea bermatzen. Lege honek, beraz, gizarteratzea eskubide gisa jaso behar du".
"Prestazioa ahalik pertsona gehienei bermatu behar zaie"
"Bizitza libre eta autonomoa lortzeko prestazioak ahalik eta pertsona gehienei bermatu behar zaie, eta kudeaketa sistema bizkor, garden eta bermatzailea izango duen lege baten alde egiten dugu" berresten du manifestuak. Eusko Jaurlaritzari eta Legebiltzarreko taldeei eskatu diete Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Legearen erreforma aipatu hausnarketatik abiatzea: "Posible delako eta behar dugulako, pobreziarik gabe eta bazterketarik gabeko herria nahi dugulako".
Dagoeneko ehundik gora eragilek sinatu dute manifestua:

Agiantza Elkartea

Agifes

Agintzari

AHT Gelditu Elkarlana

Alboan

Alkar Biziz SLU

AmiArte

Arabako Pentsionistak Lanean

Argilan - ESK

Argitan

Asociación Bidesari

Asociación Comunidades de Itaka - Fraternidad Escolapia

Asociación cultural deportiva Radix2

Asociación de apoyo al proyecto Fiare

Asociación de jubilados y pensionistas por la Democracia-DEPE

Asociación de Trabajadoras del Hogar de Bizkaia

Asociación Erroak

Asociación Goiztiri

Asociación Hogar Alavés

Asociación Kidenda

Asociación ONG para la Educación y la Cultura

Baietz Basauri!

Beraiki 99

Berezi 99

Berjantzi S. Coop.

Berri - Otxoak

Bidegintza Coop.

Bilgune Feminista

Bizilur

Bizitegi

Bizkaisida

Brujas y diversas

Butroi Bizirik en Transición

Caritas Bizkaia

CCOO de Euskadi

CEAR - Euskadi

CGT

CNT

Coordinadora de ONGDs de Euskadi

Danok Lan

Desazkundea

EAPN Euskadi

Economistas sin Fronteras Euskadi

Educadores de calle Campillo

Eguzki

Ekain Sarea

Ekoizan, S.L

Ekologistak Martxan

Ekorropa S. Coop.

Elkarbanatuz

Elkartzen

Emaus Bilbao Soc. Coop. IS

ESK

Eureka Soluciones Adaptadas, S. Coop

Federación de Asociaciones Vecinales de Bilbao

Fundación Adsis

Fundación Aldauri

Fundación Beti Gizartean

Fundación Ede

Fundación Etorkintza

Fundación Fondo Formación

Fundación Gizakia

Fundación Lagungo

Fundación Secretariado Gitano

Gaztaroa Sartu

Gipuzkoako Duintasuna Elkarteak

Gizatea

Goilurra

Hala Bedi Irratia

Harresiak Apurtuz

Hazlan Irun

Hermandad Obrera de Acción Católica

Hirekin

Hurkoa Fundazioa

Ikatzbizi, SL

INCYDE – Iniciativas de Cooperación y Desarrollo

Itaka-Escolapios

Iturritek, S.L

Izangai Elkartea

Izarza, S.L

Kakitzat Koordinadora Antimilitarista

Keima Animazioa, S.L

Komite Internazionalistak

Koopera Ambiente S. Coop.

Koopera Serv. Ambientales S. Coop.

Koopera Servicios Sociales y Formación S. Coop. (Lanberri)

Koordinadora de grupos de BLVSFZ

KPR Consulting S. Coop.

LAB

Laiatzen, S.L

Lapiko catering

MDMA Lesbiana Taldetik

Médicos del Mundo

Mugarik Gabe

Mujeres del Mundo - Munduko emakumeak

No + precariedad

Oldberri S. Coop.

Osalde – Asociación por el Derecho a la Salud

PAH Bizkaia - Kaleratzerik ez!

Pastoral Obrera - Lan Mundua

Pentsionistak Martxan Bizkaia

Peñascal S. Coop

Plataforma contra la criminalización y la ley mordaza

Posada de los Abrazos/Besarkatuz

Reciclanet

Reas Euskadi

Red de Decrecimiento y Buen Vivir

Red Social Koopera

Sartu Álava

Sartu Taldea

Servicios de Hostelería Peñascal, S:L

Setem Hego Haizea

SODePAZ

Sare Lesbianista Taldeak

Sokaire

Sortarazi

SOS Racismo

STEILAS

Suspergintza

Suspertu

Tinko Garbiketak, SL

UGT Euskadi

USO

Zabaltzen Sartu

Zaintzalan S. Coop.

Zubietxe

Zurtek, S.L

15M Bizkaia