Aurtengo urtarrilean aurkeztu zuten PSEko legebiltzarkideek pobrezia energetikoarekin amaitzeko legez-besteko proposamena, eta gaur eztabaidatuko dute alderdi guztiek legebiltzarrean.
Besteak beste, ondorengo eskaerak biltzen ditu PSEren planteamenduak:
- Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari argindarrak eta urak prezio bidezkoa izan dezatela eskatzea.
- Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari oinarrizko eskubide bezala ulertuko den “zoru soziala” ezartzea eskatzea.
EH Bilduk gehitzeko zuzenketa aurkeztu dio proposamenari, eta UPyDk eta EAJk osoko zuzenketa bana (Eusko Legebiltzarreko Osoko Bilkura eta Batzordeen txostenean, 21.orrian irakur daitezke zuzenketa horiek xehetasun gehiagorekin).
Informazio gehiago:
Pobrezia energetikoari buruzko erreportajea argitaratu genuen ARGIAn: Beroa garestiegia denean. Bestalde, arazo sozial honen kontra Euskal Herrian egin diren mobilizazioen berri ere eman izan dugu: Pobrezia energetikoaren aurka, mantak eta kandelak.