26.000 pertsona daude Nafarroan 355 euro baino gutxiagoko diru sarrerekin. Beste 86.000 pobrezia arriskuan dira, iaz baino %0,5 gehiago. Krisialdiaren ondorioak jasaten ari dira herritarrak oraindik. Nafarroako Bazterkeria eta Pobreziaren kontrako sarea larrituta dago, batez ere sortu berri den figura batengatik: pobrezian diren langileak.
Lan baldintzek nabarmenki egin dute behera, urteetan Nafarroako Gobernuak babesik gabe utzi ditu egoera zailenetan zeuden pertsonak, eta Nafarroako bizibaldintzak garestiak direnez zailagoa da neurrira ailegatzea, eta tartea zabalduz joan da urteekin.
Egoera honek baditu bere ondorioak. Fakturei aurre egiteko zailtasunak, aurreikusita ez zeuden gastuak ezin asumitzea, etxeko tenperatura mantetzeko arazoak izatea, oporretara irtetzeko ezintasuna, elikagai ezberdinak erosteko muga… Neurriak eskatu ditu Bazterkeria eta Pobreziaren kontrako sareak, egungo gobernuak emandako aurrerapausuak balorean jarrita.
Oinarrizko errenta beharrezkoa zen, sarearen hitzetan, eta jadanik pobreziara jauzitakoak babesteko aldez aurreko neurriak beharrezkoak dira orain, prebentzio moduan eta pertsonak bideratzerako orduan.
Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.