argia.eus
INPRIMATU
Plentziako hondartzan jasandako eraso arrazista bat salatu dute
  • Hiru gazte hondartzan zeudela gertatu da erasoa. Nerabe talde baten aurretik igaro eta “nihao”, “nin nian”, “chiang” eta antzerako iruzkinak entzun behar izan dituztela azaldu dute, haietaz barre egiten duten bitartean

Aitor Gurrutxaga Muñagorri 2023ko uztailaren 07a

Nerabe talde baten eskutik Plentziako (Bizkaiko) hondartzan jasandako eraso arrazista salatu dute. Fedibertsoan zabaldu duten oharraren arabera (hariaren lehen zatia, bigarrena, hirugarrena), hondartzatik ateratzean egin diete eraso bi lagun asiarri. “Nin nian”, “nihao” eta “chiang” bezalako iruzkinak entzun behar izan dituztela salatu dute, “jazartzeko eta zirikatzeko” helburuarekin.

Asiar jatorriko pertsona bat ikustean, txineraren antzeko soinuak egitea eta mandarinerazko hitzak ausaz eta garrasika botatzea arrazakeria dela salatu du erasoa jasan duenak; eta gehitu duenez “ziriken jomuga bihurtu naute nire itxura hutsagatik”.

Erasoak eta aurre egitea

Nihao” hitza “arma” bilakatu dela azpimarratu du, askotan entzuten baita belaunaldi gazteen ahotik gutxiesteko asmoz. Gainera, horrela jokatzen dutenek uste dute hori ez dela arrazakeria,  dio nerabeak, eta ez dutela barkamenik eskatzeko borondaterik. Bide batez, erasoak ikusi eta erantzun ez izana “onartezina” dela salatu du.