Sexu hezkuntza gure hizkuntza da. Xarlingo Euskal Herriko sexu heziketa eskolako Amaia Urrejola eta Mikel Oribe dira gure bide lagun. Gaurko saioan Amaia Urrejola sexologia izan da gurean.
Sexualitatea norberaren bizitzako dimentsio garrantzitsuenetako bat da, eguneroko bizitzaren gorabeherek errazen kaltetu dezaketenetakoa. Erraza da edozeinentzat (indibidualki edo bikote-harremanean), bizitzan zehar sexuaren alorrean arazoren bat edo beste izatea. Gaurko saioan sexu terapia definitu eta ezagutu dugu, honek dituen helburuak eta baita motak ere.
Albiste hau Bilbo Hiriak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.