argia.eus
INPRIMATU
“Platerak garbitzera” bidali duen gizona zelaitik kanporatu du Marta Galego arbitroak
  • Kataluniako Bigarren Mailako futbol partidu batean gertatu da. Marta Galego arbitroaren erabaki batekin ados ez eta "harrikoa egitera" joan dadila egin dio oihu ikusle batek. Gizona zelaitik bota duten arte jokoa geratu du Galegok.

Mikel Garcia Idiakez @mikelgi 2016ko irailaren 08a
Erdian, Marta Galego arbitroa.

Kataluniako Futbol Federazioaren araua aplikatu du arbitroak: "Zero irain harmailetan". Etxeko taldeko ordezkariarengana hurbildu eta irain matxista jaurti duen gizona botatzeko eskatu dio. Ikuslea ohiko bazkidea da eta kaleratzeko hiru minutu behar izan dituzte. Ondoren, normaltasunez jarraitu du norgehiagokak.

Publikoa, txaloka

El Travesser hedabidearen arabera, gertatutakoaren ostean ikus-entzuleek txalo artean babestu dituzte hiru arbitroak. Galegok aktan jaso du guztia.