Plastikozko ontzikiak biltzen dituen makinak jarri ditu Istanbulgo Udalak metroko makinen alboan. Plastiko gehien ekoizten eta gutxien birziklatzen duen Europako herrialdea da Turkia.
Beherapenak dituzte Istanbuleko metroko erabiltzaileek, plastikoa birziklatuz gero. Metroko txartela eskuratzeko makinen alboan jarri dituzte makina hauek, eta birziklatutako plastikoaren araberakoak izango dira beherapenak. 0,33 zentilitroko botila baten truk 2 zentabo eskuratuko dira, litro batekoaren truk 6 eta aluminiozko laten truk 9.
Urrian onartu zen proiektua Istanbulgo Udalean, eta orain aste gutxi jarri da abian metroaren zenbait sarreretan. 25 makina ezarri zituzten, baina urte berria etortzerako 100 izatera iristea da helburua.
In Istanbul, plastic is now a form of currency for metro users. pic.twitter.com/ZaRGIscxGh
— Al Jazeera English (@AJEnglish) December 10, 2018