argia.eus
INPRIMATU
Plastikozko 100.000 milioi poltsatik %7 soilik birziklatzen da urtean
  • Plastikozko poltsarik gabeko eguna izan da uztailaren 3a, eta Greenpeacek oharra kaleratu du data horri lotuta: Europan urtean erabilera bakarreko plastikozko 100.000 milioi poltsa erabiltzen direla azaldu du, eta %7 bakarrik heltzen direla birziklatzera. Kalkulatzen da 8.000 milioi ingurune naturaletan galtzen direla.

Itsaso Zubiria Etxeberria 2017ko uztailaren 04a
(Irudia: cronicanorte.es).

Batez beste europar bakoitzak urtean horrelako 175 poltsa erabiltzen ditu emandako datuen arabera, nahiz eta herrialde batetik bestera zifrak aldatzen diren. Hamabost minutuko erabilera izan ohi dute gutxi gorabehera zorro horiek; desagertzen, ordea, ehunka urte igaroko dituzte ingurumenean inpaktu handia eraginez. Greenpeacek erabilera bakarreko plastikozko poltsak debekatzeko eskatu du, zenbait herrialdek dagoeneko hartua duten neurria (Frantziak kasu).

Talde ekologistak zabaldutako oharrean adierazi duenez munduan 1.341 espezie izan dira horrelako materialengatik kaltetuak. Aztertutako itsasoko kutsaduraren %92 plastikoaren erruz izan da.