03:00etan hasi da sutea eta enpresak dituen hiru industria-nabeetatik bat guztiz suntsitu da.
Zangroiz industrialdean jazo da sutea, Sondikan (Bizkaia). Sutea 06:00etatik kontrolpean dago, baina industria-nabearen sabaia behera jauzi da. Gauez piztu denez sua, ez da inor atera behar izan nabetik, hutsik baitzegoen.
Suteak sortu duen ke lainoa handia izan da eta ohartarazi dute, lantegian maneiatzen duten materiala kontuan hartuta, kea oso toxikoa izatea posible dela.
Berriak informatu duenez, duela bi aste beste sute bat piztu zen enpresa berean, gaurkoa baina txikiagoa. Iaz beste sute bat ere pairatu zuen.