argia.eus
INPRIMATU
Planetako lurren %33 kaltetuta dago, FAOren arabera
  • FAOren datuen arabera, planetako lurren %33 nahiko eta oso kaltetuta daude erosioagatik, elikagai faltagatik, gazitzeagatik, trinkotzeagatik eta kutsadura kimikoagatik.

Xalba Ramirez @xalbaram 2017ko uztailaren 18a
Lurraren iraunkortasunaren nazioarteko egunean, hainbat erakundek protesta egin dute, Europako Batzordeak Madrilen duen egoitzaren aurrean lur ongarri zakuak botatzen

Lurraren aldeko People4Soil kanpainak zabaldu ditu FAOren datuak. Kanpainaren helburua da Europar Batasunari lurrak babesteko legeak sor ditzan eskatzea, eta horretarako milioi bat sinadura lortu nahi dituzte.

Ekologistak Martxaneko kide Paula Tordesillasek adierazi du lurra dela “bizitza sostengatzen duen baliabidea eta jatekoa lortzen dugun lekua”. FAOren datuak aipatuz, munduko jakien %95 lurretik datorrela gogoratu du, eta hala ere, gaia herritarrei helaraztea oso zaila izaten ari dela.