argia.eus
INPRIMATU
PKK kurduarekin lotura dutelakoan, hainbat lagun atxilotu ditu Espainiako Poliziak
  • Espainiako Poliziak bederatzi lagun atxilotu ditu asteazken goizean Bilbon, Valentzian eta Madrilen Kurdistango Langileen Alderdiarekin (PKK) harremana dutelakoan.

ARGIA @argia 2016ko urtarrilaren 27a
Herri kurduarekin elkartasunez Bilbon egindako elkarretaratzea 2015eko urrian

Atxiloketa gehienak Madrilen egin dituzte, baina Bilbon eta Valentzian ere hainbat lagun atxilo eraman du Espainiako Poliziak. Hamaika lokal ere miatu dituzte. Estatu Islamikoa (EI) borrokatzeko azken hilabeteetan Siriara eta Turkiara bidaiatu izana leporatzen diete, EFE agentziak zabaldu dutenez. Herri kurduarekin elkartasuna lantzen duen Alemaniako beste talde batzuen laguntzarekin Kurdistanera joatea erabaki ei zuten. Espainiako Auzitegi Nazionaleko Eloy Velasco epaileak aginduta egin dituzte atxiloketak. Operazioak irekita jarraitzen du.

Europar Batasunak 2011ko uztailean izendatu zuen PKK talde terrorista. Siriako estatuan EIri aurre egin dion indar armatu nagusietako bat da Rojavako erresistentzia kurdua.

[Albistea eguneratzen ari gara]