‘Piztu Bilbo, Itzali MTV’ plataforma aurkeztu dute, hiri “anitz eta herrikoiaren” alde

  • Ez dute MTVren aurkako kanpaina soila egin nahi, MTVk duen sinbologia baliatuz, "herri nortasuna galtzen ari den hiri ereduaren salaketa" egin nahi dute Piztu Bilbo, Itzali MTV plataformako kideek, "beste Bilbo bat, anitza eta herrikoia" balioan jarriz. "Inposatutako hiri ereduari" aurka egitea ez ezik "oraindik mantendu eta mugitzen den hiri anitza" goraipatzea dute xede.  

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko apirilaren 26an - 17:06

Euskal Herriko hirietako "aldaketa bortitzengatik" kezka agertu dute gaur Piztu Bilbo, Itzali MTV plataforma osatzen duten talde eta kolektiboek. Gogor kritikatu dituzte EAEko erakundeek sustatzen duten Basque Country-Euskadi marka, "gure bizi esparrua erakusleiho gisa" erabiltzen duelako, eta euskal kultura eta nortasun anitzak "folklore huts bezala" saltzen dituelako.  

Bilbon, zehazki, turismoaren gorakadak eta instituzioek erakarritako makro jaialdi eta ikuskizunek, "merkataritza jarduera kultur ekintzen gainetik" jarri dutela salatu dute, "sektore herrikoi eta anitzen marjinazioa ekarriz". Horregatik adierazi dute aurtengo azaroan MTV European Awards sariak Barakaldoko BECen banatzea diru publikoaren erabilera "elitista eta baztertzailea" egitea dela. Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak ikuskizun hori antolatzeko hiru milioi euro gastatuko dituzte. 

Egoera horren aurrean Bilboko eragile desberdinek bat egitea eta saretzea erabaki dute Piztu Bilbo, Itzali MTV plataforman. Auzotar elkarteak, kultur arloko eragileak, mugimendu feminista, mugimendu internazionalista eta lan esparruko eragileek, besteak beste. Ez dute nahi MTV European Awards eta antzeko jaialdirik, "kaltetu" egiten dituelako. 

"Sexuen arteko ezberdintasun hierarkikoak indartzen ditu MTV bezalako ekimenak. Abestiek plazaratzen dituzten mezuen, zein oholtza gainera igotzen diren emakume zein gizonen eredu zapaltzaileak bistakoak dira. Guzti honek genero rolen betikotzea dakarrela salatu nahi dugu. Gainera, lan prekarioak dira ekimen honek, konkretuki, eta parekoak diren beste hainbatek uzten dizkigutenak. Batez ere gazteriari eta etorkinei bideratutako lan baldintza eskasak lan aukerak bailiran mozorrotu eta saldu egiten dizkigute. Eta gutxi balitz, musika eta kulturaren negozio elitista izaera oraindik gehiago indartzen da; folklore herrikoia eta euskara baztertuz". 

Ildo horretan, larunbatean, hilak 28, Beste Bilbo bat posible da, kalea ez da isilduko lelopean Plaza Eliptikotik eguerdian abiatuko den manifestazioan parte hartzera dei egin diete bilbotarrei. 

 

Albiste hau Bilboko Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Piztu Bilbo MTV itzali
Etxebizitzaren arazoa politizatzea, auzo elkartasuna antolatzea. Etxebizitzari, auzodefentsari eta klase borrokari buruzko gogoeta batzuk

Gaur egungo gizarte kapitalistan langileok geroz eta esplotatuago eta prekarizatuago bizi(raun) gara. Prekarietate horretan, lan arlotik harago, baldintza existentzial bilakatu den etxebizitzaren gaia premiazkoenetako eta kezkagarrienetako bat da.


Salbuespenak araua konfirmatu eta preskribatzen du: larrialdiaz, normaltasunaz eta salbuespen egoeraz

“Salbuespen egoera gobernu paradigma nagusi bezala aurkezteko tendentzia gero eta ugariagoa da politika garaikidean”. (G. Agamben)


Krisia faxismo aukera bezala: faxismoaz/ez, gerraz eta iraultzaz

“Ez dago burges izutu bat baino faxista okerragorik” (B. Bretch)


2019-11-27 | ARGIA
Red Bull-en jauzietan egindako ekintzagatik, 6.600 euroko isuna hamaika gazteri

Makro-ekimenen aurka protesta egin zuen Auzoetatik Piztu Bilbo eragileak. Ertzaintzak desordena publikoa egotzi zien hamaika gazteri, eta mozal legea ezarri. Asteazkenean, elkarretaratzea egin dute epaitegien aurrean.


2019-03-21 | Uriola.eus
Pisu turistikoak kudeatzen dituen enpresa baten aurkako ekintza burutu du Piztu Bilbok

‘Piztu Bilbo, itzali eskaparate hiria!’ margotu dute People Rentals “Alquiler Vacacional” enpresako bulego baten leihoetan. Ekintzak “gentrifikazioa salatzea” du helburu.


2018-11-28 | ARGIA
MTVren San Mameseko kontzertuan 550.000 euro gastatu zituzten Bizkaiko Aldundiak eta Bilboko Udalak

Azaroaren 3an Bilboko San Mames estadioan antolaturiko MTVren kontzertuak eragindako gastuen berri eman du Bizkaiko Foru Aldundiko Lurralde eta Ekonomia Garapeneko diputatu Imanol Pradalesek.


Barakaldoko Udalak MTVri emandako dirua aitortutakoa baino handiagoa dela salatu dute

AEBetako multinazionalaren ekitaldia egiteko Udalak 220.000 euro publiko jarriko zituela adierazi zuen. Barakaldoko PSE-EEk salatu duenez, kopuru horri gehitu behar zaizkio doan eskaini zaizkien zerbitzuak: urriaren 29ko kontzertuan lan egiten zuten 43 udaltzainak, garbiketa... [+]


MTVren beste kontzertu bat antolatu nahi du Bizkaiko Aldundiak Getxon datorren urtean

2019ko udaberrian edo udan, Algortako Portu Zaharrean kontzerturen bat antolatzea negoziatzen ari dira Bizkaiko Aldundia eta MTV katea. Azken astean ia 70.000 ikusle bildu direla esan zuen, eta horretaz "harro" azaldu zen Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia.


2018-11-06 | ARGIA
Beste Bilbo bat eraikitzen jarraitzeko prest agertu da Piztu Bilbo Itzali MTV

MTV Music Week Bizkaia eta MTV EMA tarteko, aurreko astean egitarau oparoa eraman du aurrera eragileak, beste Bilbo bat aldarrikatuz. Makro-ekimenaren bueltako zurrunbiloa igarota, hitza hartu eta beste Bilbo bat eraikiz jarraituko dutela adierazi dute.


2018-11-05 | Uriola.eus
Ertzaintzak lagun bat atxilotu eta bi identifikatu ditu MTVren aurkako kalejiran

Ostegun iluntzean, Bilboko Alde Zaharrean egin zen Piztu Bilbo Itzali MTVren kalejiran Ertzaintzak pertsona bat atxilotu eta bi lagun identifikatu zituen.


2018-10-31 | Axier Lopez
“MTVren kontzertua egin bitartean La Navaleko langileak itxialdian zeuden lanpostuen defentsan”

Astelehenean Barakaldoko herriko plazako kontzertuak hasiera eman zion, segurtasun neurri zorrotzen artean, MTV Music Week delakoari. MTVren aurreikuspenak ez ziren bete eta giroa eguraldia bezain hotza izan zen. Instituzio publikoen alfonbra gorria jarrita, AEBetako... [+]


2018-10-30 | ARGIA
“Piztu Bilbo, Itzali MTV”-k aste honetarako egitaraua aurkeztu du

“Guztiok mobilizazioetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, guztion artean beste Bilbo bat eraikitzeko, behetik, herritik eta elkartasunez, MTVen, PNVren eta bere erakuslehio den hiriaren aurka eta haratago”. Ostegunetik igandera bitartean ekintza ezberdinak... [+]


2018-10-26 | Axier Lopez
MTVk casting bidez aukeratuko du nor egongo den BECeko ekitaldiko lehen lerroan

Ostiral honetan hasi eta igandera bitarte, MTVk castingak antolatu ditu Barakaldoko BECen "Bizkaiko eta Espainia osoko musikaren fan-ik gogotsuenak" aukeratzeko. Diru publikoz lagundutako azaroaren 4ko sari banaketaren lehen lerroan zein egongo den, MTVren epai-mahai... [+]


Eguneraketa berriak daude