Datorren ostegunean, apirilak 26, Piztu Bilbo, Itzali MTV! lemapean sortutako kanpaina jendaurrean aurkeztuko dute.
Prentsara bidalitako oharrean adierazi dute eragile eta kolektibo anitzek osatzen dutela aipatu plataforma, izan eragile internazionalistak, feministak, auzo elkarteak, batzuk aipatzearren. Orain arte bilera irekiak egin dituzte ekimena prestatzeko.
"Bilbon inposatzen ari den hiri eredua salatuko dugu, beti ere 2018ko azaroan ospatuko diren European MTV Awards dierelakoen aurka eginez; eta batez ere alternatibak daudela goraipatuz".
1,5 eta 3 milioi euro arteko kostua izango du Bizkaiko Aldundiarentzat MTV sarien antolaketak. 2018ko azaroaren 4an, BEC nazioarteko musika komertzialaren gune nagusi bihurtuko da. Milioika jarraitzaile izan ohi ditu MTV telebista kateak urtero banatzen dituen Europako Musika Sarien galak, aurten Bizkaian izango da.