argia.eus
INPRIMATU
Piztu Bilbo Itzali MTV eragileak asanblada irekia deitu du urriaren 3an
  • Hamaika Botxo eguna eta MTV European Music Awards sari banaketa gainean diren honetan, antolatzen ari diren dinamiketan parte hartzera gonbidatu nahi dituzte herritarrak.

ARGIA @argia 2018ko urriaren 03a
Hamaika Botxo eguna aurkezteko prentsauirrekoa (Argazkia: Txeng Meg)

Eragileko partaideek aurreratutakoaren arabera, bi ildo nagusi jorratuko dituzte asanbladan. Batetik, urriaren 13rako antolatzen ari diren Hamaika Botxo eguna zein egoeratan dagoen azalduko dute. Eta bestetik, azaroaren 4an egingo den MTV European Music Awards sari banaketa eta horren aurrean bultzatutako dinamikak izango dituzte hizpide. “Dinamikei bultzada bat emateko garaia heldu dela uste dugu eta horretarako zuen parte hartzea beharrezkoa dela pentsatzen dugu”, adierazi dute.

Asanblada asteazkenean izango da, 19:00etan Akerrenean (Erronda kaleko 2 zenbakian).