argia.eus
INPRIMATU
‘Pixka bat es mucho’ kanpainak euskaraz hitz egitera bultzatu nahi ditu herritarrak

2007ko urriaren 31

Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordeak Pixka bat es mucho kanpaina aurkeztu zuen atzo (30) Donostian. Euskara ezagutu arren, hitz egitera ausartzen ez diren herritarrek urrats hori eman dezaten lortzea da kanpainaren helburua. Horretarako Ukan izeneko birusaren laguntza izango dute kanpainaren sustatzaileek. Hainbat komunikabide eta ekitaldi publikotan izango da Ukan, euskararen erabilera "kutsatzeko".