argia.eus
INPRIMATU
Pisu turistikoak kudeatzen dituen enpresa baten aurkako ekintza burutu du Piztu Bilbok
  • ‘Piztu Bilbo, itzali eskaparate hiria!’ margotu dute People Rentals “Alquiler Vacacional” enpresako bulego baten leihoetan. Ekintzak “gentrifikazioa salatzea” du helburu.

Uriola.eus @uriolaeus 2019ko martxoaren 21a

Piztu Bilbo mugimenduak ‘Piztu Bilbo, itzali eskaparate hiria’ leloa pintatu du gorriz pisu turistikoak kudeatzen dituen People Rentals “Alquiler Vacacional” enpresako bulego baten leihoetan. Asteartean burutu zuten ekintza. Enpresari “hiriko hainbat auzo jasaten ari diren gentrifikazio prozesuen atzean dagoen indarretako bat” izatea egotzi diote.

Mugimenduak, bestalde, “turistifikazioa, gentrifikazioa eta espazio publikoaren merkantilizazioa” salatu ditu, oro har, pintaketa hauekin. Ildo honetatik, Piztu Bilbok kalejira antolatu du martxoaren 30ean. 20:30ean Unamuno Plazatik abiatuko dira “auzoak eta hiria bizitzeko beste modu bat” aldarrikatzeko.

Ekintzaren bideoa:

Albiste hau Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziarekin ekarri dugu ARGIAra.