argia.eus
INPRIMATU
Pisu turistikoak debekatu ditzakete bizilagunek, Espainiako Auzitegi Gorenak ebatzi duenez
  • Donostiako eta Oviedoko bi eraikinetan izandako arazoak direla eta, epaileek auzokoen erkidegoen esku utzi du pisu turistikoak debekatzea. Hala ere, beharrezkoa izango da debekua eraikineko etxebizitzen-estatutuan jasota egotea.

Mattin Azpiroz Pagola 2023ko abenduaren 13a
Turistifikazioaren aurkako manifestazioa urrian, Donostian. // Argazkia: Bizilagunekin

Espainiako Auzitegi Gorenak ebatzi du auzokideen erkidegoek ahalmena izango dutela beren jabetzan pisu turistikoak debekatzeko, betiere, eraikin horretako etxebizitzen estatutuetan edozein jarduera ekonomiko debekatzen bada. Donostian eta Oviedon (Asturias) izandako bi kasuren ondoren hartu du erabakia. Epaileen arabera, erabilera turistikorako etxebizitzen alokairua jarduera ekonomikoa da.

Auzitegi Gorenak nabarmendu du estatutuetan ezarritako mugek “argiak, zehatzak eta esplizituak” izan behar dutela. Halaber, adierazi du “koherentea” dela turismo-alokairua debekatzea, neurriak etxebizitzetan merkataritza-, lanbide- edo enpresa-izaerako jarduera ekonomikoak gauzatzea eragozten baitu.